jueves, 17 de mayo de 2007

kukuxklan


Kukuxklaneko pertsonak taldeetan joaten dira beltzen etxeetara eta gurutze handi bat jartzen dute eta sua ematen diote eta beltzen etxeak sua hartzen du

jueves, 10 de mayo de 2007

Australiako maoriak




Australiako maoriak hitzak nahi du esan lehenengo zelanda berria herri hodei zuriko lurraldea, euren hizkuntza maoria zelandako herri originala.Maori hitzak "pertsona normala"esan nahi du hawaiki hizkuntza esan nahi du indijena, reala...
mitologiaren arabera euren arbasoek lurralde mitiko batek lehen biztanleaz.hawaiki

jueves, 3 de mayo de 2007

KANARIETARA BIDEAN HOGEI PERTSONA HIL DIRELA SALATU DU ETORKIN TALDE BATEK

Aurretik beste milaka bezala, bizimodu hobearen bila zihoazen. Baina, lehenago beste askok bezala, heriotza aurkitu zuten. 31 pertsona zihoazen Afrikako kostaldetik abiatu eta Kanarietara iristea xede zuen ontzian. Gran Canariatik 120 miliatara zeudela, ordea, ontzia bitan zatitu zen atzo. Haietako hogei uretara erori eta hil egin ziren. Besteek zortea izan zuten, Saf Marine Nimba ontziko marinelek aurkitu eta uhartera eraman zituzten. Baina soilik erreskatatutako 11 etorkinak ikusi zituzten, ez zuten gorpurik aurkitu. Espainiako Guardia Zibilaren esanetan, berriz, ez dago ontzian jende gehiago zihoan frogarik. Hori dela eta, ez dute inolako bilaketarik jarri martxan.
Bizirik ateratakoak lau adingabe eta zazpi heldu dira. Salbamendu taldeen arabera, erredura eta zauri txikiak dituzte, baina osasun egoera onean daude. Txaluparen zatiei helduta mantendu ziren ur azalean. Ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia. Joan zen abuztuan, gutxienez 16 pertsona hil ziren gosez eta egarriz Kanarietara bidean. Handik gutxira, beste hiru etorkin hil ziren Afrikatik Europara bidean. Bestalde, beste 11 etorkin iritsi ziren atzo Almeriara (Espainia). Tartean bi adingabe.
TORTURAK ETA TRATU TXARRAK. Etorkinen giza eskubideak ez errespetatzea leporatu die SOS Arrazakeriak Espainiako eta Marokoko agintariei. Hegoaldeko Mugako Txostena. Hamar urte giza eskubideak urratzen izeneko dokumentuan urraketak ukatzea eta ezkutatzea leporatzen die bi exekutiboei. «Etorkinek torturak eta tratu txarrak jasan dituzte; atxiloaldian eta deportatzeko garaian indarkeria erabili dute, Atzerritarren Legea urratuz; eta zailtasunak jarri dizkiete asiloa eskatzeko, Errefuxiatuei buruzko Genevako Ituna urratuz». Iaz Marokotik Espainiaren menpeko Ceuta eta Melillara igarotzen saiatu diren atorkinetatik 379ren eskubideak urratu dituztela salatu du erakundeak.
SOS Arrazakeriako arduradun Diego Lorenteren esanetan, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok immigrazio politika gogortu du, giza eskubideen urraketei arreta eskaini beharrean: «Immigrazio politika berriz aztertu behar da, akordio politikoetan oinarritu behar du, eta gisa eskubideak bermatu behar dizkie etorkinei». Iaz hamalau pertsona hil ziren Ceuta eta Melilla Marokotik banatzen dituen hesia igaro nahian. Horietatik hamaika Poliziak hil zituen tiroz. Beste 24 pertsona, berriz, Saharako basamortuan hil ziren. Marokoko Gobernuak eraman zituen hara, Espainiak deportatu ostean.
Madrilen eta Rabaten artean bada akordio bat zeinaren arabera, Espainiara igarotzeko Marokotik igarotzen den etorkin oro, bigarren horren esku geratuko den Espainiatik kanporatua izan ostean. SOS Arrazakeriak salatu du Madrilek ondo dakiela Rabatek torturatu egiten dituela etorkinak, eta hala ere ez duela ezer egiten. Horiek hala, Kanarietako eta Espainiako harrera zentroetan dauden etorkinen egoera konpontzeko, eta penintsulan dauden etorkinen deportazio aginduak indargabetzeko eskatu dio erakundeak Espainiako Gobernuari. Horretaz gain, SOS Arrazakeriarentzat ezinbestekoa da Afrikako etorkinei mugak irekitzea eta haien baldintzak hobetzea.

Zenbakia
1.271
Kopuru ofiziala. 1988tik hona 1.271 pertsona hil dira Marokotik eta Mauritaniatik Espainiara eta Kanarietara bidean. Baina horiek datu ofizialak soilik dira. SOS Arrazakeriaren arabera, hildakoak askoz gehiago izan dira.